ASTEKO KRONIKA.

(2014ko apirilaren 16an).

 

 

 

         EUSKAL HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            Jokatzekoak.

 

            Hurrengo astelehenean Adin guztietako Euskadiko Banakako Xake Txapelketa hasiko da, Zornotzan (Bizkaia).

 

            Hurrengo asteartean Gazte Mailako Euskadiko Xake Txapelketa hasiko da, Eibarren (Gipuzkoa). 18 urtez azpiko jokalarientzat da.

 

            Hurrengo asteazkenean Kadete Mailako Euskadiko Xake Txapelketa hasiko da, Eibarren (Gipuzkoa). 16 urtez azpiko jokalarientzat da.

 

         MUNDUKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            Jokatzen ari dena.

 

            2014ko apirilaren 8tik 22ra, Errusiako Khanty-Mansiysk hirian, FIDEko Emakumezkoen Grand Prix-eko laugarren torneoa jokatzen ari da. Orotara, 6 torneo dira, 2013an eta 2014an jokatzekoak direnak. 18 jokalari daude Grand Prix honetan. Zirkuito honen irabazleak Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako Finala jokatuko du Yifan Hou txinatarraren aurka (oraingo txapelduna). 2015ean izanen da hori.

 

            Sei txanda jokatu dira (orotara, 11 dira). Yifan Hou txinatarra (2.618) 5 puntu ditu. Bigarren Anna Muzychuk esloveniarra (2.560) dugu, 4 puntuz. Ondoren, Olga Girya errusiarra (2.450) eta Alexandra Kosteniuk errusiarra (2.527) dira 3’5 puntuz.

 

            Parte hartzaileak 12 dira.

 

            Informazioa: “http://khantymansiysk2014.fide.com“.

 

            Jokatzekoak.

 

            2014ko apirilaren 23an, Errusiako Khanty-Mansiysk hirian, Xake Azkarreko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa hasiko da. Hurrengo bi egunetan ere jokatuko da. Apirilaren 25ean izanen du bukaera. 15 minutuko 15 partida izanen dira (gehi 10 segundo jokaldiko).

 

            Parte hartzeko FIDE eloko 2.200 puntu eduki beharra dago (izan xake klasikoan, izan azkarrean ala izan tximista motakoan).

 

            2012ko munduko txapelduna Antoaneta Setefanova bulgariarra izan zen (2013an ez zen jokatu).

 

         XAKE TORNEOAK.

 

            Jokatzen ari dena.

 

            2014ko apirilaren 12tik 19ra Donostia Hiria Nazioarteko XXXVII. Xake Txapelketa jokatzen ari da. Apirilaren 19an izanen du bukaera.

 

            Bost txanda jokatu dira. 4’5 puntuz lau jokalari daude buruan: Renier Vazquez Igarza kubatarra (2.591), Herrialde Katalanetako Marc Narciso Dublan (2.527), Javier Moreno Ruiz espainiarra (2.477) eta Marko Tratar esloveniarra (2.480).

 

            4 puntuz 16 jokalari ditugu. Haien artean Ralf Akesson suediarra (2.447, bosgarren tokian), Misa Pap serbiarra (2.429, seigarren tokian), Iñigo Argandoña Riveiro gipuzkoarra (2.414, hamargarren tokian), Alejandro Franco Alonso Gipuzkoan bizi den madrildarra (2.508, hamalaugarren tokian), Carlos Nava Pereda bizkaitarra (2.285, hamabosgarren tokian) eta Francisco Javier Torres Ganuza gipuzkoarra (2.130, hemezortzigarren tokian).

 

            Informazioa: “http://www.fgajedrez.org/open-de-san-sebastian/emparejamientos-pairing-results”.

 

2014-04-16.

Iturria: Internet.